Reseña
Elhuyar Hiztegiaren hirugarren edizioa 2006ko azaroan argitaratu da. Elhuyar Hiztegi berria osatuagoa eta gaurkotuagoa dator eta 88.000 sarrera, 20.000 azpisarrera, 150.000 adiera eta 100.000 adibide biltzen ditu. Bi ataletan banatuta: euskara-gaztelania eta gaztelania-euskara. Eguneratze lanak egiteko honako hauek hartu dira kontuan: hiztegi argitaratuak, terminologia-lanak edo estilo-liburuak, euskararen hizkuntza-ereduari buruz piztu diren eztabaidak, kontsultagai ezarri diren corpusak...